XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irakurlearen txokoa.

BIZI NAI!.

Atzo bidaiz (korreoz, alegia) poz aundia ekarri zidaten: Guatemala'ko euskal-aizeak, urteari asiera ederra emanaz, Zaitegi ta Orixe burukide ditugula, alajaña!.

Ba-det txango, ba-det leku.

Nere konbentutik urbil, pagadi kerizpeak dei gozoa egin dit.

Aberats naiz nere papel auekin.

Noan nere eskutura.

Sartu naiz zugazpe gozoan.

Baso maitea, txori-eliz, neu artzeko besoak zabalik det.

Arta-sail albo, bideitxur bat lenbizi.

Atasarea arutzatxeago.

Laja aurrean naiz.

Basarriaren atze-aurre, txakur zaunkalari bana.

Neronek beste polizi-txakurra daramat bide-lagun.

Ain zuzen, Lagun du izena: gizonaren lagunik zintzoena danez.

Txakurrak alkarri ongi-etorri egin diote.

Atadi-aldean, itzal-babesean, emakume bat zapi-konponketan.

Arabaki ta zuloak ditu arek buru-auste, etxekoen soñak berriro estal ba-litza.

Etxe-inguru, zugazpe giro: ostropea det nere eguzki-aterki.

Odolgi bigunak azpi gozoa eskeintzen dio nere oinpeari.

Noan aurrera.

Txoko bat dut basoan nere ames-kabi: maitale eskutu, antxe nai det euskal-bazkaria, gizonen begigeriza, egin.

Baso baztarrean zai dauzkat lagun bi.

Alkarri besoak emanda, an daude mendetan oñak lurrari itsatsita, gizaldi joanen maxiaketa ixilla orrazten.

Ezagun naute, ta enbor-ondoan jarleku sorgiña eskeintzen didate.

Nere pago zar bi.

Ni il baño len, nagusiak bota-arazi ba-litza, min nezake biotzean.

Zabaldu det Euzko-Gogoa.

¿Euzko ala eusko? Azken urtetan piztutako auzia.

Betor euskera, naiz euzkera: baña betor azkar eta ugari.

Gaitezen adiskide; ta bakoitza bere iritzi-jabe.

Burrukak, erdal-zalientzat bitez.

Basoa sorgindu zait, eta Bolibi'ko zabaldietara narama irudimen-aztiak.

Zorioneko begiak, lur-itxas aietan argiz aseak!.

Orixe gazte-berritu zaigu: noizbait ere, euskera lanak eman dio poz-bide.

Arrebarekin solas-giro: Orexainguruak ames: anai-arrebak egunetako oroitz-aparia izan digute.

Aguro asko irentsi ditut orriak: gero, nere ames-lañoak urtu zaizkit.

An beian zugaitz-artetik ageri, gure Azkoiti euskalduna bizi-liñua ariltzen.

Onenbeste erdal-burruka ondoren, erri asko erori dira.

Azkoitik euskaldun dirau oraindik, Jaunari eskerrak.

Baña ari zazkio azpi-jorran.

Aurrak eskoletan ez dute Kristau-Ikasbidea euskeraz ikasterik.

Oker diot.

Pralle ta mojen eskoletan, eztago euskeraz ikasterik beste zemait eskoletan, bai.

Ta jakiña! erderaz eztakiten aurrak, ez dute kristau-legerik ikasten.

Parre egin diteke, negar egitekoa ezpalitz.

Aurra Kredoa esaten ari da: erdera etzaio buruan egosi, ta ain poliki ere, auxe esaten du:... padesió bajo el JODER (onelaxe) de Ponsio Pilato.

¿Zer zaio erderaz eztakin aurrari poder izan edo joder esan?.

Gañera itz au soldautzatik arrunt ekarri oi-dute gure mutillak, eta aurrarentzat ezagunagoa bestea baño.

¡Ondo izurratua daukate bai burugabekeri auekin gure aurren Kristau-Ikasbidea.

! Noiz bukatuko ote-zaizkigu eliz-gizon eta emakumeen eskoletako bidegabekeri auek!.

Ta ala ere, amesik etzait atertu.

Gure izkuntza, burruka itoan degu; baña euskal zaletaldetxo bat geran artean, ez digute euskera galduko.

Banaka batzuen bizi-naiak aurrera aterako du gure izkuntza zarra.

Pago zar biak negarra dariote egunero.

Gaur pozezko malkoak darizkite.

Euskalzaleon guda-irrintziak basoa burrundatu dute.

¡Biziko gera!.